cookieChoices = {};

miércoles, 24 de agosto de 2016

Basaranak badekoguz

haurra txarri-okaranak batzen
Basaranak hartzeko garaia da gure inguruan. Jada aurtongo "Libe" egiteko nahikoa basaran batu doguz.

Libe basaranegaz egiten dogun neguko garagardoa da. Aurton nahikoa alkoholdun egiteko asmoz gabiltza, gabonetako garagardoari dagokion bezala.

Urdulizen, Barrikan eta Sopelan batzen doguz basaran guztiak, eta guztira Libe lotea egiteko 25 Kilo basaran inguru erabiltzen doguz.

Urduliz ingeruan "Txarri-okarana", deitzen zaio Basaranari. Antxiñe, dirudienez, txarriei jaten emoteko batzen ziralako. Bizkaian "basokaran" ere erabiltzen da eta landareari "Elorri Baltza". Erderaz "endrina", "arañon", "patxaran" ere esaten dalarik.

Prunus spinosa edo basarana, "C" erako bitaminan eta "taninoan" oso aberatsa da. Antioxidantea, infekzioen aurkako lagungarria eta burnia xurgatzen lagungarria da.

martes, 23 de agosto de 2016

ALTXAPORRUE konpartako 1º Garagardo desafioa

Etxeandia Vs Boga, Altxaporru konpartsako txoznan desafioa


Para estas fiestas de Bilbao, entre la comparsa Altxaporrue, la cervecería Boga y la cervecería Etxeandia os hemos preparado un desafío.

Por 5 € la posibilidad de tomar 3 cañas.
Una caña de cerveza Boga.
Una caña de cerveza Etxeandia.
La tercera caña a elegir.
Precisamente en cuál será la tercera caña reside el desafio. ¿Qué cerveza elegiréis después de haber probado las dos?

24 de agosto (Miércoles)
En la txozna de Altxaporrue (Arenal)
13:00
Para inscribirse, el mismo día 24 en la txozna de Altxaporrue o acercaos un poco antes de las 13:00.
Aurtongo Bilboko jaietarako enbido bat presatu deutsuegu. Altxaporrue konpartsagatik antolatuta, Etxeandia eta Boga garagardotegien artean.

5 € truke hiru kaña hartzeko aukera:
Kaña bat Etxeandia
Kaña bat Boga
Hirugarren kaña aukeran.

Horretan datza desafioa: Bietatik, zein izango da aukeratuko dozuen garagardoa?

Abuztuak 24 (asteazkena)
Altxaporrue konpartsaren txosnan
13:00etan
Parte hartzeko, goizean zehar (24an) txosnan edo hurbildu 13:00 baino zeozer lelau Altxaporru gurera.


sábado, 30 de julio de 2016

CAZAVENTURAS

Recientemente los "Cazaventuras" pasaron por nuestra fábrica y grabaron uno de los capítulos de su programa de Televisión, en el que aprenden a hacer cerveza.

Este programa se emite semanalmente en Telebilbao, Televitoria, Teledonostia y otros canales de Local Media TV. El programa en el que estuvieron en Etxeandia, se emitió a mediados de Julio del 2016.

Podéis ver estos programas en el canal de Youtube de los Cazaventuras.


Los Cazaventuras es un proyecto con la experiencia, la ilusión y la motivación requeridas para ofrecer a los amigos de la aventura, la naturaleza, el deporte, el mar, la tradición, el vino y la gastronomía, todo lo que deseen. 

Los responsables de este proyecto José Manuel y JoseMi, dividen su iniciativa en tres principales grupos:

Actividades o experiencias deportivas/gastronómicas
Televisión (el programa mencionado)
Eventos e incentivos para grupos.

No deja de sorprender de ellos es la iniciativa que tienen y los nuevos productos cazaventurereos que crean. Participaremos en uno de ellos, que desarrollaremos en un futuro próximo... por ahora os dejo el corte donde os adelantamos algo:


Los Cazaventuras:

Web
Facebook
Twitter

Algortako Txorimalo Gaztetxearen txoznan, gure garagardo kañeroa

Urteak dira herriko gazteriak gaztetxearen beharra ikusi eta okupatzeko hautua hartu zuela. Sastrakatik hasi, Kutxitril, Burdinola ezagutu, Maidagan, Mentxakabarritik bidea egin, kultur etxea, Aixerrotatik pasatu eta Txorimalo arte.



Aurton bere Algortako jaietan txozna ipiñi deure, eta gure garagardoa (Mari, horia) edan dezakezue kañerotik berton, uztailaren 31'rarten.

Guzti hau Algortako Gazte Asanbladak antolatua da; honek dinamiketan parte hartzen duen gazte ezberdinez osatutako asanblada irekia da, pentsamendu kritiko oro barnebilduz, herritik eta herriarentzat lanean diharduena.


viernes, 29 de julio de 2016

Algortako jaietan gure kañeroan: Azebarin eta Gaztetxearen txoznan.


Azebarri Kultur Elkartea: Euskaraz bizi nahiak bultzatuta eratutako elkartea, euskarazko kultura eta aisia suspertzeaz batera elkarte gastronomikoa da. Algortako Euskal Herria kaleko euren lokalean hainbat ekitaldi ezberdin antolatzen dituzte euskeraren inguruan: musika, bertsolaritza, zinea, literatura, kirola, sukaldaritza,...

Algortako San Inazio jaietan zabalik izango da, gure garagardoa izango dutelarik (Milk Stout Baltza eta gure "Ale" oria, Mari).

Jaitean, bokatak ere ataratzen dituzte, oso gomendagarriak! onak, haundiak eta merkeak.



viernes, 22 de julio de 2016

"nor bere saltsan" (ETB-1) Etxeandia Garardau fabrikan Urdulizen





ETB-1'eko "nor bere saltsan"saiokoak Urduliz'eko Rabu (zezen-buztana) txapelketara etorri ziran.



Gure fabrikatik pasa zan "Ipar" garagardo bila, baina ez egoan lez, berak egin behar izan eban.



Kari, Gurru, Ipar eta Ander laukote koadrila sukaldeko tresna guztiak furgonetan eta Euskal Herriko errepideetatik abiatu dira herri guztietako gastronomia lehiaketetan parte hartzeko.






sábado, 9 de julio de 2016

Garagarrila: el mes de la cebada (Julio)


Gauza bitxia iruditzen zaigu, Bizkaian, gure hilabetetako bat garagarrila izena izatea. Garagarra landantzen al zen lehen Bizkaian? Zertarako? Zertan erabiltzen zuten? Zelan da posible? garagarra-garia eta holako labore guztiak, Araba, Nafarroa eta batipat Gaztelarekin lotzen dogu bizkaitarrok gaur egun. Ez bait dugu halako garau edo laboreekin lan egiten duen nekazaririk esagutzen.

Baina ez da beti horrela izan. Lehen hainbat labore mota ezberdin landatzen ziran bizkaian, bai ogia egiteko, bai sukaldean erabiltzeko, zein abereentzako.

Garagarra Europan oso erabilia izan da eguneroko jakiak prestazeko: Ogia, pureak, sopak, guarnizio moduan, indabaren moduko gisatuak egiteko,...

Eta guzti hori, gure lurrak eta gure klima Europa mailan garagarra landatzeko onenetarikoa delako da. Euskal Herrian eta bereiziki kostaldean oso ondo emoten dau. Kalitate handiko garauak emoten dauz. Kontran Gaztela bezalako leku sikuetan erraz landatzen da, baina kalitatea eskazagoa da.

Gure herriko (Urduliz) nagusiekin gaiaz hitzegiterakoan; Urtean bi garagar uzta izatea ez zala gauza arraroa izaten komentatzen digute. Noizbait ere hiru uztako urterik izan dela (egia ote?).

Ez dugu ahaztu behar, garagardoa egiteko garagarrik onena erabiltzea beharrezkoa dela: garagarra 1-etik 9-ra puntuatzen da, eta 9-a lortzen duenak bakarrik erabili daiteke garagardoa egiteko. Puntuazio gitxien lortzen duenak abereen elikadurarako erabiltzen delarik.

Europako toki hezeenetan aurkitu dezakegu garagardoa egiteko garagarrik preziatuena: Irlanda, Polonia, Ingalaterra,... Beraz gure inguru heze onetan garagardo ona izatea ez litzake harritzekoa izan beharko.